Zapatuan lau saio izango dira, eta guztira Arrasateko 20 talde arituko dira, 16:30etik hasita 20:00ak bitartean. Domekan, berriz, hiru saio izango dira, eta guztira Arrasateko 13 talde eta Aramaioko hiru talde igoko dira agertokira. Hori 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da.
Gogoratu Amaia Udal Antzokiko ateak zabalik egongo direla, eta sarrera doan dela. Ez gelditu etxean, eta zatoz 8 eta 12 urteko ume eta gaztetxoen koreografiak ikusi eta kantuak entzutera. Entseguak egiten gogor ibili dira, eta merezi du eurak ikustea.