Arrasateko EAJk udal gobernuaren "borondate politiko falta" salatu du ospitaleko aparkalekuen auzian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 19a

"Premiazko erantzuna" eskatzen dio EAJk udal gobernuari Debagoieneko ospitaleko aparkalekuen arazorako. Prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Arrasateko Udalak auzi horren gainean egin dituenak "borondate politiko falta" erakusten dute.

Arrasateko EAJ haserre dago udal gobernuarekin Debagoieneko ospitaleko aparkalekuen gainean hartutako erabakiengatik. Hautsak harrotu dituen gaia, aspalditik datorrena. Hala, EAJk salatzen du 2007tik Udalak ez duela aurrekontuetan jaso behin-behineko –ospitalearen handitze faseko obre irauten zuten arte– aparkalekua egitea. Horrez gain, ospitale edo anbulatorioaren aurreko aldeetan, lorategiak egin ordez, aparkalekuak egitea kontun ez hartzea ere gaitzetsi du alderdi politikoak. Hor ezin bada "ingurukoi azaleratan" aparkalekuak egokitzeko lekua badagoela diote. Finean, baina, borandate falta dagoela uste dute.

Azkenik, Udalaren jarrera gaitzetsi eta "elkartasun falta" egotzi dio EAJk: "Hain zuzen ere ospitalea Arrasateko herritarrekiko gertu egoteak dituen abantailak ere eskatzen ditu zerbitzuetan parekotasuna". Hau da, jeltzaleek uste dute Debagoieneko edozein udalek bere gain hartuko lukeela aparkalekua eraikitziaren ardura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak