Nabarmentzekoak:
- Sozialisten gorakada eta garaipena ibarrean; abstentzioaren gorakada, Hautetsi Independentisten deiari erantzunez; eta EAJren beherakada, herri guztietan izan ez bada ere. Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan sozialistak nagusitu dira; Bergaran, Oñatin, Antzuolan, Aramaion, Elgetan eta Leintz Gatzagan EAJ nagusitu da. Orain dela lau urte jeltzaleak nagusitu ziren ibarreko herri guztietan.
- Abstentzioa %50 baino handiagoa izan da 3 herritan. 22 puntu igo da abstentzioa Debagoienean orain dela lau urteko hauteskundeekiko. Hortaz, aktiboa izan da oraingoan abstentzioa.
Nabarmentzekoa, era berean, Sozialistak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Hego Euskal Herrian nagusitu egin direla. Nafarroan UPNk irabazi du, baina beste hiru herrialdeetan PSE-EE izan da garaile.
Azpimarratzekoa, azkenik, datozen lau urteotan senatari debagoiendar bat izango dugula Madrilen: Lorea Leanizbarrutia aretxabaletarra (EAJ). Leanizbarrutia 1956ko urriaren 4an jaio zen. Ezkonduta dago eta bi semeren ama da. Egun Donostian bizi da. Zuzenbidean lizentziaduna, eta Irakaskuntzan diplomaduna. Euskara irakaslea. Oñatiko Txantxiku ikastolako irakasle bezala hasi zuen (1975-1982). Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Normalkuntzako Zuzendari Nagusia izan zen.