AHT Gelditu! Elkarlanak ekainaren 14rako manifestazioa deitu du

Maider Arregi 2009ko ekainaren 9a

Atzo, hilak 8, Arrasateko AHT Gelditu! Elkarlanak eskainitako prentsaurrekoan ekainean zehar antolatutako ekimenen berri eman zuten. Hala, hilaren 14an, egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Manifestazioa, domekan, 18:30ean irtengo da Seber Altubetik. Bestalde, ekainaren 13an mendi martxa egingo da eta herriko plazatik 9:00etan abiatuko da. Ekainaren 11n, berriz, 'Txikizioa argazkietan' izeneko hitzaldi informatibora joateko aukera egongo da, 19.00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak