Arrasatear bat hil da Laredon istripuan

Jasone Zabala 2008ko abuztuaren 31

Joxe Maria Lezeta emaztearekin batera zegoen oporretan Nojan

Abuztuaren 25ean gertatu zen ezbeharrean Jose Maria Lezeta, 74 urteko arrasatearra, larriki zauritu zen.
Auto istripua joan den astelehenean izan zen, hilak  25. Lezeta eta bere emazte Kontxi Ezkurra Nojatik Laredora anbulantzian zihoazen Ezkurrak zuen bihotzeko arazo batengatik. Ospitalera bidean, anbulantziak beste auto baten kontra talka egin zuen. Ondorioz, zaurituta geratu ziren anbulantziako gidaria, laguntzailea eta beste autoko gidaria. Baina kolpe txarrena Ezkurrak eta bere emazteak eraman zuten. Kolpearen ondorioz, anbulantziako atzeko leihoetatik kanporatuak izan ziren senar-emaztea. Istripuaren berri eman duten komunikabideen esanetan, anbulantziako gidariak ez zeukan anbulantziak gidatzeko beharrezko baimenik.
Ezkurra Santanderreko Valdecilla ospitalera eraman zuten, oso larri. Eta egubakoitzean, abuztuak 29, hil zen. Bestalde, bere emazteak, Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) jarraitzen du, eta larritasunaren barruan, pronostiko egonkorrarekin dago.

 

Nojan oporretan

Senar-emaztea udako oporrak igarotzen zegoen Nojan, eta badira urte batzuk hara joaten zirena. Ezkurra, duela zortzi urte bihotzetik operatu zuten.
Bestalde, Lezetaren familiak adierazi du anbulantzia gidariaren kontrako salaketa jarriko duela. Zapatuan egin zuten Lezetaren aldeko hileta elizkizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak