Arrasate-Oñati lasterketarako izenematea zabalik dago

Jon Berezibar 2007ko api. 23a, 14:19
Datorren maiatzaren 12an, arratsaldeko 18:30ean Arrasateko Garibai pasealekuan emango zaio hasiera XXV. Arrasate-Oñati lasterketari. Aurtengo leloa 'Jantzi kirola' euskaraz izango da. Umeek ere parte hartu ahalko dute lasterketa berezi baten.
1983ko maiatzaren 22an egin zen I. edizio hartatik Arrasate eta Oñati arteko ibilbidea hainbat eta hainbat korrikalarik egin dute. Hauen artean atxintxikalari ospetsuak aurkitzen ditugu, besteak beste, Diego Gartzia (duela hiru urte omenaldia egin zioten), Garin anaiak, Ramon Jausoro, Joxe Apalanza, Mª Luisa Irizar, Francisco Villameriel.

Betiko ibilbidea

Ibilbidea ohikoa izango da, hau da, Arrasateko Garibai pasealekutik abiatuz, Musakolarantz, ondoren San Prudentzion Oñatirako bidea hartzeko; Zubillaga (auzo barrutik, ez sahiesbide berritik), Santxolopetegi, Garibai eta Goribar igaro ondoren, Otadui zuhaiztia eta Kale Zaharretik barrena plazara iritsiko dira korrikalariak. Herrian bertan Kale Barritik gora joango dira korrikalarik eta Atzeko Kaletik jaitsi helmugara iristeko. Helmuga beste urtetan bezala Foruen plazan egongo da.

Lasterketa nagusia hasi baino lehen bailarako umeen partaidetzarekin herriko kale nagusietan gaztetxoentzat lasterketa antolatu da. Bertan 500 gaztek parte hartzen dute. Lasterketa hauek Arrasate-Oñati baino lehenago izango dira, arratsaldeko 5etan hasita.

Izenematea

  • Aurrez: Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) zenbaki honetan dirua sartuta: 3035-0005-31-0050041235
  • Partehartzailearen datuak beteta ekarri behar dira. Epea: maiatzaren  10a arte.
  • 7 euro
  • Egunean bertan: Non: Irteeran Arrasateko Garibai pasealekuan 18:15 arte edo Oñatiko Foru Enparantzan 17:00ak arte.
  • 9 euro
  • LAIXAN elkarteetako bazkideek  6 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak