Arrasate-Oñati lasterketa egingo dute bihar

Xabier Urtzelai 2010ko urr. 8a, 13:56
Lasterketaren etorkizuna kolokan egon eta gero, Oñatiko Antxintxiketan taldeak hartu du orain arte euskara elkarteek antolatu duten lasterketa, eta kirol hitzorduarekin aurrera egiteko Arrasate Atletikoko taldekideen laguntza ere izango dute.

Hala, bihar, 17:00etan hasita –Portaloian–, atletek 11,7 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik: "Adi Elorregira bidean larregi estutzearekin, horra fresko iristea komeni da haraino aldapa behera joango garelako; handik Oñatira malda handirik ez badago ere nekagarria da, bideak etengabe egiten du gora", ohartarazi digu antolatzaile lanetan dabilen Asier Osinaga oñatiarrak.

Internetez izena eman ez duten atletok jakin behar dute izango dutela horretarako aukera: "Oñatin 15:45era arte egongo gara izenak hartzen eta Arrasateko Portaloian 16:30ak arte. Izenematea 15 euro da; autobus zerbitzua erabiltzen duenak 17 euro". Hala, autobusa egongo da proba aurretik Oñatitik Arrasatera joateko, eta proba amaieran Arrasatera itzultzeko.

Euskaraz, berdin-berdin

Arrasate-Oñati lasterketa Jantzi kirola euskaraz lelopean egin izan da urte askoan. Aurreratu moduan, euskara elkarteek antolatzen zuten lasterketa atletismo taldeek antolatuko dute orain: "Orain, euskara aldarrikatzeko hitzordu bat baino gehiago, kirol hitzordu bilakatuko da, baina taldean euskaraz jarduteko konpromisoa dugu, eta proba egunean ere horretan ahaleginduko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak