Arrasate eta Elorrio arteko zatiko AHTren lanak hasi dituzte

Goiatz Arana Begiristain 2009ko martxoaren 17a

4.400 metro luze izango da zati hori eta tartean harrapatuko ditu Aramaioko lur batzuk ere. Ibilbide zati horren ia %82 tunelen barrutik joango da, eta tartean egongo da trenbidea ekialdera (Donostia aldera) eta mendebaldera (Bilbora) bideratuko duen puntua. Mikel Cabiecesek, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, egin du publiko informazio hori.

Era berean, Cabiecesek gogorarazi du Adifek, Espainiako Trenbide Azpiegituren Kudeatzaileak, AHTren ibilbideak dituen 18 zatitatik 12tako lanak esleitu dituela eta horietako 11tan lanak hasita daudela. 

Oraindik esleitzeke dauden sei zatietatik hiru aurten esleitzea da asmoa eta adjudikatzeke geratuko direnen artean egongo da Bergara eta Elorrio arteko lotunea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak