Arrasate-Aramaio bidea, itxita

Arritxu Barruso 2010eko otsailaren 1a

Zapatu iluntzean lurjausia izan zen Cuatrovientos baserrirako bidean. Lurjausiak Arrasate eta Aramaio arteko bidea itxi du eta Cuatrovientos baserriko bizilagunak inkomunikatuta utzi ditu: "Kalera jaitsi nahi badugu oinez joan behar dugu. Errepidea behera etorri da eta ezin gara autoz ibili. Bide berri bat eraikiko digutela esan digute, baina euria diharduen bitartean ezingo dituzte lanak hasi", diote hango bizilagunek.

Udalaren "lehentasuna" ere bizilagunoi "irtenbidea aurkitzea da", Asier Agirre alkatearen esanetan. Eta jakinarazi du "Abiadura Handiko Trenaren lanetako arduradunek lehenbailehen behin-behineko errepide bat egiteko konpromisoa" hartu dutela.

Bestalde Arrasate-Aramaio errepidea itxita egonda, zirkulazioa Untzillatik eta Zabolatik bideratuko dute, gutxienez astebetez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak