Atzo, martitzena, botatako euriak bustita utzita zituen bazterrak, gauean izotza bota du eta zorua oso labainkor dago, ondorioz. Eguraldi iragarpenaren arabera, gaur, eguaztena, egunean zehar ostarteak zabalduko dira eta haizeak giroa goxatuko du; iluntzerako, lainotu eta euritara joko du berriz.