Arku tiraketako Euskal Ligan debagoiendarrak maila ona eskuratu dute

Maider Arregi 2010ko mai. 25a, 17:32
Domekan, jokatu zen Basoko Arku tiraketako Euskal Ligako azken jardunaldia Oñatin. Zozopase ingurura jende ugari gerturatu zen eta 75 lagun inguruk hartu zuen parte. Emaitza onak lortu zituzten gainera, Txantxiku Arkulariak taldeko kideek, eta baita, Ordizia taldeko Irune Lacalle arkulari aretxabaletarrak.


Txantxiku Arkulariak taldeko Jose Luis Fernandez de Arroiabe eta Koldo
Elortzak, 3. postua eskuratu dute Euskal Ligako arku zuzen  eta arku libre modalitatean. Ordizia taldeko Antonio Vidriales eta Irune
Lacalle aretxabaletarrak, aldiz, 2. postua eskuratu dute arku biribilduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak