Arizmendiko zerbitzu orokorrak Aretxabaletatik Arrasatera eraman dituzte

Goiatz Arana Begiristain 2009ko urtarrilaren 14a

2003an Arizmendi ikastola sortu zenetik, ikastolako zerbitzu orokorretako langileak eta zuzendaritza taldekoak Aretxabaletako Otalora egoitzan egon dira, baina orain lekuz aldatu dira: Arrasateko Ferixalekun daude, urtarrilaren 7az geroztik.

Lanbide Heziketarekin batera daude, beraz, zuzendaritzako bulegoak eta baita zerbitzu orokorretako sail guztiak ere: idazkaritza, administrazioa, komunikazioa, pertsonal saila, informatika eta eraikuntzaren kudeaketa eta mantenua. Gune horretan daude proiektuetako arduradunak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak