Aurre fabrikazioa da eraikuntzaren etorkizuna

Ander Monedero 2010ko api. 30a, 18:24
Atzo hasi eta gaur bukatu dira Arizmendi ikastolak XXI. mendeko etxebizitzen inguruan egin dituen jardunaldiak. Ekimen horretan, etorkizuneko eraikuntzen inguruko jardunaldia, Ekounter Topaketa eta Ekokaleak Ideia Lehiaketa egin dituzte.

Adituen ustez, aurre fabrikazioa da etxeen etorkizuna, muntaia kate batean egin eta, besteak beste prezioak merkeagoak izango dira.  

Atzo arratsaldean, Ekounter topaketa egin zuten. Bertan, lanbide heziketako eraikuntza ikasleekin Bilbora joan ziren, burdinak eraikuntzan duen garrantziaz konturatzeko eta material honen erabilera desberdinak ikusteko.   

Gaur goizean ikasleak izan dira protagonista. Ekokaleak ideia lehiaketaren sari banaketa egin dute. Bertan, estatu osoko ikasleek zakarrontzi bat diseinatu dute. Saria etxean geratu da, Arizmedi ikastolako Silvia Baz ikasleak irabazi baitu.

Etorkizunean, baliteke lehiaketaren irabazlearen Kanpai zakarrontzia gure kaleetan ikustea.     

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak