Aritz Kortabarria arrasatearra hamargarren Zegama-Aizkorri maratoian

Mireia Bikuña 2009ko mai. 24a, 20:43
4:16:13ko denbora egin du Debagoieneko lehen korrikalariak gaur ospatu duten mendi maratoian. Bittor San Jose aretxabaletarra eta Oihana Kortazar elgetarra izan dira ibarreko korrikalarien artean bigarren eta hirugarren onenak. Europako Txapelketarako puntuagarria den proba Ricky Ligthfoot-ek irabazi du. Emakume azkarrena eta errekor berria ezarri duena Emanuela Brizio izan da.

Urbiatik behera

Behe-lainoarekin eta sirimiriarekin hasi zuten proba 09:00etan. Otzurtera heldu orduko hiru korrikalari jarri ziren buruan: Ricardo Mejia, Agustin Roc eta Fernando Olabarria. Aizkorrira arteko denbora kontrol guztietan azkarrenak izan ziren, eta Aizkorrira orden berdinean heldu ziren.
Aitxuriko denbora kontrola pasa ondoren, Agustin Roc-ek proba utzi zuen. Oltzen Mejia mexikarra izan zen azkarrena, eta proba irabazteko hautagaia zela zirudien. Baina, Urbiatik behera Ricky Ligthfootek bat egin zuen mexikarrarekin eta lehia estua izan zuten azken kilometroetan. Mexikarrari baina, indarrak bukatu zitzaizkion eta Paolo Largerrek aurreratu zuen azken kilometroan. Ligthfoot bakar-bakarrik heldu zen Zegamako helmugara.

Sailkapenak

Sailkapen nagusia

  1. Ricky Ligthfoot    4:03:12
  2. Paolo Larger    4:05:25
  3. Ricardo Mejia    4:05:28
  4. Fernando Etxegarai    4:06:10
  5. Miguel Heras    4:07:34
  6. Jabi Olabarria    4:10:12
  7. Rob Hope    4:11:30
  8. Fulvio Dapit    4:12:01
  9. Miguel Ortega    4:15:53
  10. Aritz Kortabarria    4:16:13
  11. Josu Bengoetxea    4:19:23

Emakumeak

  1. Emanuela Brizio    4:38:19
  2. Rosa Madureira    4:56:11
  3. Stephanie Jimenez    5:02:14
  4. Alizia Olazabal    5:04:07
  5. Oihana Azkorbebeitia    5:09:20

Debagoiendarrak

  • 10. Aritz Kortabarria    4:16:13
  • 85. Bitor San Jose    4:58:49
  • 144. Ohiana Kortazar    5:20:06
  • 153. Ekaitz San Vicente    5:23:02
  • 168. Joxean Larrea    5:27:09
  • 236. Jose Luis Barrena    5:40:56
  • 204. Josu Gascon    5:44:27

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak