Astelehenean egingo dituzten zirkulazio aldaketen arrazoia da Mugarritten biribilgune berria eraikitzeko obrak hasi behar dituztela. Hori horrela, "ahalik eta arreta handienarekin" gidatzeko eta "seinaleak errespetatzeko" eskatu dute Diputazioko ordezkariek. Aurreikuspena da hilabetean bukatzea biribilgune berriko obrak.
Gainerakoa berdin
Zirkulazio aldaketen artean, iragarri dute Aretxabaletarako bide zaharra (GI-3920) zabaldu egingo dutela. Baina Aretxabaletarako noranzkoan zabalduko dute, "bakarrik Arrasatetik datozenendako, ez saihesbidetik (GI-627) datozenendako".
Zirkulazioaren gainerako egoerari dagokionez, "orain arte funtzionatu duten mugimendu berak mantenduko" dituztela aditzera eman dute Gipuzkoako Diputaziotik.