Aretxabaletak Amaikak Bat jipoitu (0-7), Mondrak irabazi eta Aloñak galdu

Julen Iriondo 2008ko urr. 26a, 19:10
Aretxabaletak ez zuen gupidarik izan Debako taldearekin. Lehenengo zatian bi gol baino sartu ez arren, bigarrenean etxekoen gainetik pasatu ziren Igor Arenazaren mutilak. Mondrak partidu serioa egin eta 0 eta 2 irabazi zuen Vasconiaren zelaian. Aloña Mendik ere ez zuen gaizki jokatu Pasaian, baina etxekoek nahikoa izan zuten penaltiz egindako gol bat hiru puntuak eskuratzeko.

Aretxabaleta da, zalantza barik, asteburuko taldea Preferente mailan. Amaikak Baten zelaian jokatu zuten Arenazaren mutilek. Makal ibili ziren debatarrak, eta ondo Aretxabaletakoak. Debatarrek defentsa aurreratuarekin jokatu zuten, eta debagoiendarrek erraz asmatu zuten hori zulatzen. Atsedenaldira 0 eta 2 iritsi zen partidua. Iñakik eta Espinosak egin zituzten golak.

Lehenengo zatian gol gehiago egiteko aukerak izan zituzten, baina ezin aprobetxatu. Bigarrenean ere kosta egin zitzaien hirugarrena egitea, 25. minutura arte ez zen iritsi: Oinatzek sartu zuen, laugarrena bezala.


Hortik aurrera bai; hortik aurrera bata bestearen ostean etorri ziren golak. Alainek, Erikok eta Oruetak egin zituzten beste hirurak. Neurketa amaieran gustura ageri zen Igor Arenaza entrenatzailea: "Aurrelari guztiek egin dituzte golak eta hau ondo etorriko zaigu konfiantza hartzeko".
Atzealdean, berriz, Unda egon zen Aretxabaletakoen atea zaintzen, Jon Ander min hartuta zegoen-eta. Jokatu jokatu zuen, bai; Arenazak, ordea, ez zuen neurketa amaieran bere atezainak egindako gelditu bakar bat gogoratzen. Apenas irten zuten etxekoek euren zelai zatitik.
Eta datorren jardunaldian Zumaiako etxean; Arenazaren oharra: "Aurre-denboraldian irabazi genien, baina jokalari berriak iritsi ziren, eta desberdina izango da. Oso ondo ari dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak