Aretxabalerak sailkapenaren erdialdean amaituko du 2009a, baina gaur ezin izan dute urtea errematatu. Datorren jardunaldia lehenengo itzuliko azkena izango da, eta urtarrilaren 2an jokatuko dute, Ibarran, Lagun Onaken kontra.
Ohorezko erregionalean, berriz, gaurko derbiak futbol gutxi izan du, eta gol bana. Agorrosingo berdegunea ez zegoen egoera onenean, eta jokalariei kosta egin zaie baloia batetik bestera azkar jokatzea. Zaleek ezin izan dute partidu ikusgarri batekin gozatu, eta bi taldeetako inorendako ez da nahikoa izan batutako puntua. Lehenengo zatian Mondrako Ekainek egin du 0-1ekoa, eta bigarren zatian penaltiz berdindu du Bergarak 1-1.
Urtea amaitzeko, baina, beste derbi bat geratzen da, abenduaren 31n Mondrak eta Aloñak Mojategin jokatuko dutena. Sailkapenari begiratuta, bi taldeak daude puntu beharrean.