Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugarrien gaineko liburuxka

Iker Barandiaran 2007ko mai. 9a, 19:42
Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkateek aurkeztu dute liburuxka goizean. Bi herrien artean dauden 44 mugarrien gaineko fitxa bana sartu dute liburuxkan: argazkia, non kokatuta dagoen, hara zelan jo eta mugarriaren deskribapena jaso dituzte, hain zuzen ere. Horrekin batera, airez egindako argazkia eta egiaztapen-aktak ere batu dituzte lan horretan.

Eskoriatzako mapa

Udalak udalerriaren gaineko mapak aurkeztu ditu astean. Geograma enpresa gasteiztarrak egin du lan hori, eta lau zatitan banatuta dago: udalerriko kartografia eta toponimia; airez egindako argazki orokorra; eta kale-izendegia, hain zuzen ere.

Lan hori Udalak eta Jaurlaritzak finantzatu dute, eta 3.000 ale kaleratu dituzte. Horietatik 1.000 udalerriko etxebizitza guztietara bidaliko dituzte. Horrez gain, aukera egongo da Ibarraundi museoan edo Santa Ana auzoan halako besterik erosteko.

Kartografian udalerriko auzo, baserri, iturri, erreka, mendi eta interes handiko eraikinak batu dituzte. Horrekin batera, toponimia ere jaso dute. Maparen beste aldean, berriz, airez egindako argazkia ikusgai dago. Argazki horrek bereizmen edo erresoluzio handia dauka.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak