Aresek gaitzetsi egin ditu euskal enpresak eta ETA lotzen dituzten kanpainak

Txomin Madina Milikua 2009ko azaroaren 13a

Barne sailburuak gaitzetsi egin ditu euskal enpresak mespretxatzeko, ETArekin lotura dutela esanaz Espainian egiten diren kanpainak. Agentziek informatu dutenez, Madrilen egindako gosari informatibo baten egin ditu adierazpenok.

Barne sailburuak salatu du Espainian hainbat kanpaina burutzen direla enpleguaren sorreran, garapen ekonomikorako apustuan eta gizarte politikan eredugarriak diren euskal enpresen kontra. Gaineratu du zenbaitek gainera, inplantazio handia dutela Espainian, eta guzti horren adibide Mondragon  taldeko bi kooperatiba azpimarratu ditu: Eroski eta Fagor hain zuzen ere.

Aresek era berean, Jaurlaritzaren babes osoa dutela jakinarazi die presio terrorista jasaten duten enpresaburuei, eta aipu txarrak beharrean, denon errespetua merezi dutela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak