"Araztegiekin, izugarri hobera egingo du ibaiak, eta animalia gehiago etorriko dira"

Leire Kortabarria 2010ko eka. 10a, 17:18
Jorge Gonzalez biologoaren hitzak dira horiek. Bergarako ugaztunen inbentarioa egin du, Bergarako Udalak eskatuta. Baina bere diagnostikoak Deba ibar osorako balio du. Gonzalezek oso ondo ezagutzen du Deba ibaia, 10 urtetik gora darama-eta hura ikertzen. Bere esanetan, "araztegiak martxan hasi eta pare bat urtera igarriko da aldaketa".

Gonzalezek bere txostenean dioenez, "Bergarako ugaztunen kontserbaziorako arrisku faktore nagusiak ageri dira: alde batetik, sare hidrografikoaren zatirik handienak ura kutsatuta eta ur-ibilguak zein ur-bazterrak eraldatuta dauzka". Hortik abiatuta, ibaia eta bere ingurua kudeatzeko proposamen batzuk egiten ditu adituak, eta horiek Debagoien osora zabal daitezke, kasu batzuetan.

Oraindik Debako araztegi sarea osatuta ez badago ere, biologo horren esanetan, "ibaiak hobera egin du, eta jendeak igartzen du hori". Baita animaliek ere, eta ibaiak hobera egin duela erakusten dute han bizi diren ahateek eta arrainek. Ahateak bereziki ugariak dira Bergaran, eta hango ibai ondoko auzoetan arazotxoak ere sortzen dituzte.

Ibaiaren gaur egungo egoeraren, haren faunaren eta ibaia zaintzeko proposamenen berri jasoko du Goienkariak bere biharko zenbakian. Jorge Gonzalezekin elkarrizketa ere argitaratuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak