Aurten bigarren aldiz antolatu du Atzegik film laburren lehiaketa. Lehiaketaren helburua ez da informazio, dibulgazio edo prestakuntza xedez eginiko bideoak egitea, fikziozko istoriak sortzea baizik, horien protagonistak adimen urritasuna duten pertsonak izanik.
Lanen balio zinematografikoaz gain, bideoa egiterakoan eta ondorengo emanaldian hauek gozatzeko aukera izan dezatela kontutan izaten da. Pertsona horiekin lan eginez jarduera-eremu berriak ireki nahi dira, tartean geroz eta gizarteko sektore gehiago sartuz eta, finean, herritarrak sentsibilizatuz, geroz eta Atzegizaleagoak izan daitezen; hots, adimen urritasuna dutenen autonomiaren eta integrazioaren alde geroz eta gehiago saia daitezen.