Arantzazuri buruzko astea egingo dute azaroaren 3tik 8ra arte

Mireia Bikuña 2008ko urr. 30a, 18:36
Arantzazu Gaur Fundazioak antolatuta hainbat hitzaldi egingo dituzte herri ezberdinetan. Hain zuzen ere, Donostian, Zumarragan, Eibarren, Errenterian, Zarautzen, Oñatin, Andoainen, Irunen, Tolosan eta Arrasaten. Asmoa da fundazioak esku atean dituen proiektuak jendartean zabaltzea.

Irekiera hitzaldia Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok egingo du astelehenean, Donostian. Ondoren, gainerako herrietan hainbat hizlari ibiliko dira. Besteak beste, eguaztenean Oñatin egingo duten hitzaldian Telesforo Zuriarrainek, Jose Antonio Arkauzek eta Lourdes Idoiagak parte hartuko dute. Azken hitzaldia Arrasateko Kulturaten egingo dute azaroaren 7an, eta Joxe Arregi eta Iker Uson izango dira hizlariak.

Arantzazuren gaineko astea azaroaren 8an bukatuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiaren kabineteko buru Xabier Barandiaranek eta Frantziskotarren Probintzial Jose Mari Arregik, Gandiaga Topagunen egingo duten hitzaldiarekin. Ondoren, 12:30ean, Bios Orkestrak eta Gasteizeko Vocalia taldek kontzertua egingo du Arantzazuko basilikan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak