Arantzazun eman diote amaiera "Gipuzkoa + 20" ekimenaren lehenengo faseari

Julen Iriondo 2009ko ira. 24a, 17:08
Arantzazun batu dira gaur "Gipuzkoa + 20" prozesuan parte hartzen ari diren eragileetako ordezkariak. Diputazioa du buru ekimen honek, eta asmoa da 20 urteren bururako erronkak eta estrategiak adostea, herrialdea garai eta esparru bakoitzeko premietara ondo egokitu dadin. Politika, ekonomia, gizarte gaiak, askotarikoak hartzen ditu kontuan "Gipuzkoa + 20"k.

Epemugarik gabeko ekimena da Gipuzkoa + 20 deritzona. Arlo desberdinetan momentuko egoera aztertu eta 20 urteren bururako erronkak eta hauek gauzatu ahal izateko estrategiak adostea da asmoa. Beti 20 urterako ikuspegiarekin, bizi dugun garaiarekiko. Eragile politiko, ekonomiko eta sozialak ari dira ekimenean parte hartzen, foru aldundiaren gidaritzapean. Partaideen artean daude Batzar Nagusiak eta bertan ordezkaritza duten alderdi politikoak, Gipuzkoako Garapen agentziak eta Eusko Ikaskuntzarekin eta Jakiunde akademiarekin sortutako G+20 kontseilua, baina ez bakarrik.

Eragileotako 80 ordezkari inguru bildu dira gaur Arantzazun, prozesuaren lehenengo faseari amaiera emateko. 67 faktore desberdin kontuan hartu eta egungo egoeraren diagnosia jasotzen duen dokumentua aurkeztu dute.

Hamar hilabete egin dituzte prozesuaren aurreneko fase honetan. Laster hasiko dute bigarrena, 20 urterako erronkak eta eszenatokiak zehaztearena. Lehenengo fasean parte hartu duten eragileei beste zenbait batuko zaizkie bigarrenean, adibidez, MIK, Mondragon taldearen Ikerketa zentroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak