Arantzazuko Adiskideek kanpaina berria dute abian

Mirian Biteri 2009ko azaroaren 2a

Arantzazuko berrikuntza proiektuaren harira, Arantzazuko Adiskideak elkarteak batzarra egin zuen zapatu goizean Gandiaga Topagunean, elkarteko boluntarioei martxan jarri behar duten ekimenaren gaineko azalpenak emateko.

Arantzazuk espiritualtasunaren, kulturaren eta naturaren elkargune izan nahi du eta hori dela eta, Arantzazu Gaur fundazioarekin batera, frantziskotarrek aurrera daramate inguru, eraikin eta santutegiko zerbitzuen eraberritze-prozesu sakona.

Arantzazuko Adiskideak elkateak horretan lagundu nahi du eta horretarako, martxoaren 8ra arte, hilero, 5 euroko kuota ordainduko duten 500 bazkide berri egiteko kanpaina jarri du abian. Helburu hori lortzen lagundu nahi dutenek 943 25 10 09 telefonora dei edo adiskideak@arantzazu posta elektronikara mezua bidali dezakete.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak