Lehenengo Arantxen Topaketa 1956ko uztailaren 15ean egin zen, basilika berriaren inaugurazioa ospatzeko egin zen Jubileu urtean. Laurehun bat Arantxa bildu omen ziren orduan Arantzazun.
Bigarrena 1996an egin zen, Oñatitik gorako bidea oinez eginez, 2.000 pasa Arantxa bildu ziren, 15 mila gutun pertsonal bidali baitziren orduan.
Hirugarren topaketa 2001eko irailaren 22an egin zen, fraideen 5. mendeurrena zela eta. Orduan 500en bat Arantxa bildu ziren.
Harrezkero egin diren beste bi topaketetan hirurehun bat Arantxa bildu dira. Eta erabaki zen topaketa bi urtetik behin ospatzea. Berez aurtengoa joan zen urrian tokatzen zen, baina atzeratu egin zen, Arantzazu eguna gain-gainean zelako.
Egitaraua
10:30-11:15 Hitzaldia Gandiaga Topagunean une honetan Arantzazuk bizi dituen proiektuak, ilusioak eta kezkak ezagutzera emateko.
12:00 Meza nagusia. Ondoren talde-argazkia eta musika plazan.
14:00 Bazkaria Arantzazuko Santutegia hotelean. Bazkalostean trikitia eta dantzaldia.
Bazkari garaian bi opari izango dira Arantxa zaharrenarentzat eta gazteenarentzat. Eta Arantxa guztien artean bi pertsonentzako asteburua zozketatuko da, Arantzazu Hotelean igarotzeko.
- Oharra: bazkaltzera gelditu nahi dutenek 35 euroko diru-sarrera egin behar dute apirilaren 25erako Euskadiko Kutxa-Caja Laboraleko kontu honetan: 3035 0170 54 1701019652 (M. Arantza Milikua Guridi). Izena eta bi abizenak beharrezkoak dira. Apirilaren 25a baino lehen sartu beharko da dirua.