Aranbarri eta Odriozola Euskal Herriko eskaladako txapeldunak

Maider Arregi 2009ko abe. 20a, 17:01
Hotz galantari aurre eginez, final ikusgarria jokatu zen zapatu arratsaldean Uarkapeko pilotalekuan. Ikusmin handia piztu zuen, izan ere, bertan zeuden Euskal Herriko eskalatzaile onenak. Eskalatzaileek ez zuten hutsik egin eta ikuskizun aparta eskaini zuten. Euskal Herriko elite mailako bi txapelak, Azpeitiko eskalatzaile taldearendako izan ziren.


Emakumezkoen elite mailako txapela, Leire Aranbarrirendako izan zen. Oso gustura azaldu zen 24 urteko azpeitiarra egindako lanarekin. "Nahiko urduri egon naiz hasieran, baina nerbioak kontrolatu ditut eta egindako lanarekin pozik nago. Gogorrak izan dira boulderrak". Aranbarrik, orain txapelarekin eta eskaladarekin disfrutatzen jarraituko duela gaineratu digu eta txapelketaren bat badago, bertan parte-hartzeko asmoa ere azaldu du.
Gizonezkoen elite mailako txapela, Mikel Odriozola eskalatzailearendako izan zen. 26 urteko zestoarrak bere burua ondo ikusi du txapelketan eta aurkariak oso indartsu. "Egindako pausu guztietan lehenengo pegeak ongi egin ditut eta hori izan da giltza. Azkenekorako ordea, nekatuta eta indargabe nengoen. Aurkariak ere indartsu ikusi ditut, baina azken boulderra ez du inork egiterik izan. Pegetara erabaki zen Euskal Herriko txapelketa, "egindako blokeak ondo irakurrita egin ditut eta indarrarekin hasi ditut. Saiakera guztiak ongi atera zaizkit".

Harrobi bikaina

Mikel Castillo  antolatzaileak balorazio oso positiboa egin du. "Lortutako emaitzekin eta jendearen erantzunarekin oso pozik gaude.  Euskal Herriko eskalatzaile onenak izan dira Uarkapen. Hemengo  harrobia oso ona da". Guztira, 92 eskalatzailek hartu du parte.  Euskal Herriko txapelketan, 21 eskalatzaile lehiatu ziren.
Harrobi bikainaren eredua, Mikel Velasko arrasatearra da. Datorren urtean, Velasko gaztea, elite mailan arituko da. "Oso  ondo ikusi dut nire burua nahiz eta bigarren postuan geratu 20 urtez azpikoen mailan. Txapelketan maila ezin hobea izan da, baina, indarra eta erresistentzia ezinbestekoa dira aurrera egiteko". Kategoria berrian, gogor egin beharko duela lan gaineratu du Velaskok.
Datorren urtean, Santamasetako boulder txapelketa ere egiteko asmoa dutela kontatu zigun Castillok, dena den urte berrian zehar zehaztuko dute aurtengo harrera bikaina ikusita. Izan ere, Euskal Herriko Txapelketako Federazioaren helburua da, herriz herri antolatzea txapelketak. 

Sailkapena mailaz-maila

Elite neskak
1. Leire Aranbarri

Elite mutilak
1.Mikel Odriozola

20 urtez azpiko neskak
1.Itziar Zabala

20 urtez azpiko mutilak
1.Haritz Dominguez

Herrikoia mutilak
1.Xabier Derteano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak