Lurreko Telebista Digitala ikusteko 52. kanalean aurkituko dute ikusleek Goiena Telebista. Sintonizazio probak egin eta aurkitzeko zailtasunak izanez gero, tekniko batekin jarri behar da harremanetan, antenan beharrezko egokitzapenak egin eta arazoa konpontzeko. Edozein zalantza argitzeko, gainera, Goiena.net-en horretarako bereziki prestatutako atal bat dago.
Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati, Elgeta, Bergara eta Antzuolaren ostean, Goiena Telebistak digitalera salto egiten duen azken herria da Aramaio.