Prietoren baieztapenari erantzunez, "AHTren proiektuak alegazio gehiago izan" zituela eta "hala ere, behin eta berriro egitasmo horrek adostasun zabala duela errepikatu" dutela erantzion dio Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkideak. Honenbestez, alderdi abertzaleak adierazi du sozialistak "herritarren arazoei konponbide bilatzen ari ordez hauteskundeetara begira" daude. Adostasuna badagoela berresteko Erostarbek agertu du Debagoieneko alkateek Jaurlariztari "argi eta garbi adierazi" diotela badagoela "adostasunera heltzeko borondatea eta beharra".
Aralarrek uste osoa du tranbia dela "mugikortasunak sortzen dituen arazoak konpontzeko hartu behar den neurrietako bat". Erostarbek "argi eta garbi" ikusten du "borondate politikorik ez" dagoela. "Alderdi sozialistak Gipuzkoarako ze asmo duen ez daukagu oso argi" dio Erostarbek nahiz eta "Alderdi sozialista egunero ari" den "Donostiako metroaren harira adierazpenak egiten".