Aralarrek Legebiltzarrera benetako aldaketa ekarriko duela esan du

Txomin Madina Milikua 2009ko otsailaren 5a

Aintzane Ezenarro Gasteizko legebiltzarkidea eta Aralar alderdiaren Gipuzkoako zerrendaburua Arrasaten egon da eskualdeko alderdikideekin bildu eta Debagoieneko beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Bileraren osteko prentsaurrekoan egungo krisi ekonomikoaren aurrean Aralarren jarrera azaldu dute, baita Debagoienerako planteatzen dituzten neurriak ere.

Eskualdez eskualde ari da Aintzane Ezenarro tokian tokiko alderdikideekin bildu eta bertako egoera zein den jakiteko, eta  Debagoinera ere etorri da. Aralarren Gipuzkoarako zerrendan dauden debagoiendarrak egon dira berarekin eta ibarreko beharrak zeintzuk ziren azaldu dizkiote.

Oxel Erostarbe Elgetako alkateak esan duenez, Osakidetzaren egoera kezkagarria da, gizarte zerbitzuetan  pribatizazioa ari da nabarmentzen eta etxebizitzaren arazoari ere irtenbidea bilatu behar zaio adibidez, alokairu sozialen bidez. Gaineratu du hiruko gobernuak azpiegitura handien aldeko apustua egiten dabiltza eskualdeko mugikortsun arazoak aintzat hartu gabe, eta Aralar AHTren kontra dagoela azaldu ostean, tranbiaren aldeko apustua aldarrikatu du.

Erostabrek adierazi du era berean, Aralar alderdiak benetako aldaketa ekarriko duela Legebiltzarrerako, udaletxetan politika egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi dutelako.

Krisia mintzagai

Aintzane Ezenarrok bere aldetik, krisi ekonomikoari erreparatu dio. Gogor kritikatu ditu bai Eusko Jaurlaritza eta baita Zapateroren gobernua ere krisiaz egiten ari diren kudeaketa dela eta. Aldaketa estrukturalak proposatu zituen  krisiari aurre egiteko, eta gaineratu du langileen eskubideen alde borrokatzen jarraituko dutela. Iragarri du langileen ahotsa Legebiltzarrera eramateko, enplegu erregulazio espedientea aurkeztu duten lantegietako langileekin bilduko direla besteak beste.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak