Jon Abril Aralarreko koordinatzaIleak hainbat arrazoi eman zituen Gobernuak hartutako neurriekiko euren desadostasuna azaltzeko: krisia sortu duten finantza-merkatu eta instituzioen helburuen menpera eginda daudelako, eredua bera delako krisian dagoena eta berrikusi behar dena, eta krisia sortu ez duten langile, pentsiodun eta funtzionarioak zigortzen ari direlako, bere esanetan.
Krisiari aurre egiteko beste alternatiba batzuk badaudela esan zuen: desenpleguari aurre egiteko politikek lehentasuna izatea, zerbitzu publikoak hobetzea eta horietan sakontzea, finantza-merkatuak erregulatzea, eta espekulazioari mugak jartzea proposatu zuen, besteak beste.