Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio Cegasako EREaren onarpena berrikusteko

Maider Arregi 2009ko mar. 19a, 18:07
Oxel Erostarbe legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak izan duen jarrera aldaketa salatu du, Cegasako 203 langileri eragiten dion EREa onartu duelako. Hala, Jaurlaritzari hartutako erabakia berrikusteko eskatu dio Erostarbek.

Aralarrek kaleratu duen prentsa oharrak horrela dio: "Aurretik, hauteskunde kanpainaren garaian, Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartu Cegasa enpresak aurkeztutako EREa. Ez dugu ulertzen zergatik aldatu duen jarrera Jaurlaritzak, zeintzuk izan diren bi hilabete hauetan izan diren aldaketak, orain  lan erregulaziorako espedientea onartu duelako, eta gainera, lan batzordearekin ez Cegasa enpresako langileak ordezkatzen dituen erakunde sindikal bakar batekin ere adostu barik".

Hori dela eta, Erostarbek eskatu dio Jaurlaritzari "bigarren EREa onartzeko izan diren baldintzak berrikusteko".
Aralarrek defenditu du Eusko Jaurlaritzak ez duela lan erregulaziorako espedienterik onartu behar aurretik langileekin adosturik ez badaude, eta era berean, azken urtean irabaziak izan ez dituzten enpresei inolako ERErik ez onartzeko.

Zentzu horretan, Aralarreko bozeramaileak aurreratu du Legebiltzarra normaltasunez lanean hasten denean, Aralarrek eduki hori daukaten hainbat ekimen aurkeztuko dituela.
Aralarrek gogoratu du Legebiltzarrean ekimena hartzeko hainbat harreman abian jarri dituela eragile sozialekin, eta era horretara, parlamentuak hainbat herri-ekimen aztertuko dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak