Aralarrek galdeketa egin zuen Arrasaten

Iker Barandiaran 2009ko otsailaren 14a

Aralar taldeak ekitaldi politikoa egin zuen egubakoitz arratsaldean Arrasateko Seber Altube plazan. Gipuzkoako zerrendako hautagai Aintzane Ezenarrok gidatu zuen ekitaldia.

Ekitaldia galdeketaren aldekoa izan zen. Hain zuzen ere, panel erraldoia jarri zuten eta bertan herritarrak kezkatzen dituzten hainbat gairen gaineko iritzia eskatu zuten: AHT, erraustegia... Hala, hautestontzi bat baliatuta, herritarrek duten iritzia eman ahal izan zuten.

Eragin eta aldatu. Ezkerreko alternatiba abertzalea lelopean egiten dabiltza kanpaina Aralarkoak. Ekitaldian, Aretxabaletako eta Elgetako alkate Inaxio Garro eta Oxel Erostarbe, Rebeka Ubera batzarkidea eta Debagoieneko hainbat zinegotzi izan ziren.

Horrez gain, hurbildutako herritarrei Aralarko piruletak eta programa politikoa eman zieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak