Aralarrek eta Alternatibak esan dute Debagoieneko tranbiak lehentasuna duela

Mireia Bikuña 2009ko urr. 1a, 17:25
Alternatibaren mozioa onartu egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Aralarrek interpelazioa egingo du Legebiltzarreko osoko bilkuran.

Debagoieneko tranbiaren garrantzia eta beharra aldarrikatu dituzte Alternatibak eta Aralarrek, Eusko Jaurlaritzak esku artean dituen proiektuetan tranbia ez dagoela ikusita. Alternatibak mozioa aurkeztu zuen Batzar Nagusietan eta Aralarrek interpelazioa aurkeztuko du Legebiltzarreko osokoan.
Alternatibak Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioa onartu egin dute EAJ, Hamaikabat, PP, Aralar eta Alternatibaren aldeko botoekin. Mozio horretan tranbiaren beharra azpimarratzen dute, eta Debagoieneko tranbiari lehentasuna ematea eskatzen dute. "Beharrezkoa da Debagoieneko tranbia, besteak beste, herri arteko loturak eta herri barruko loturak egiteko. Mugikortasun arazoak konpondu egingo lirateke", esan digu Alternatibako kide Ander Rodriguezek.
Batzar Nagusietan onartutako mozioa Legebiltzarrera bidaliko dute, bertan azter dezaten.

Aralarren interpelazioa

Era berean, tranbiaren garrantzia azpimarratzeko interpelazioa aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarreko osokoan. Iñaki Arriola sailburuari galdetuko diote ea tranbia euren proiektuen artean dagoen, eta hala bada, zenbateko lehentasuna duen. "Euskadi 09 programaren barruan ez dute tranbia sartu. Aldiz, Donostiako metroari  garrantzi handiagoa eman diote. Hori salatuko dugu", esan digu Aralarko kide Dani Maeztuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak