Aralarrek Aldundiaren aurrekontuei baiezkoa emateko arrazoiak azaldu ditu Aretxabaletan

Txomin Madina Milikua 2008ko urt. 23a, 21:02
Aralarrek aurrekontuei egindako 176 zuzenketetatik 40 zuzenketa onartu egin direla azpimarratu dute. Aurrekontuaei izaera sozialagoa eta aurrerakoiagoa eman dietela gaineratu dute.


Rebeka Ubera Gipuzkoako batzarkideak Aretxabaletan eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez,  Foru Aldundiak 2008rako gertatu dituen aurrekontuak negoziatzen hasi zirenean, Aralarrek bi ildo garatu nahi izan zituen: batetik politika sozialean eta beste hainbat arlotan aldaketa nabarmenak eragingo dituzten bideak jorratzea, eta bestetik erakunde eta gizartearen arteko zubi izan zitezkeen diru lerroak ezartzea. Emaitza ikusita Uberak azaldu du helburua lortu dutela, 35 milioi euroko kopuruari eragiten dioten 40 zuzenketa aurkeztu dituztela esanaz.

Politika sozialean, kiroletan, euskaran, emakumeen berdintasunari dagokionean, ingurumen eta zabor kudeaketan eta nekazaritza eta abeltzantzan eragingo duten hainbat ekarpen zerrendatu dituzte.

Garraio plana 

Garraioari dagokionean, azpimarratu dute Aralarrek aurkeztutako Garraio Plana ia osotasunean geratu dela txertatuta aurrekontuen proiektuan, eta gaineratu dute hor sartzen direla txartel bateratuarekin lortzen diren deskontuak eta baita beste hainbat osagarri ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak