Apirilean, 208 langabe gutxiago Debagoienean

Txomin Madina Milikua 2010eko maiatzaren 4a

Urtea hasi zenetik lehenengo aldiz, behera egin du langabeziak Debagoienean. Hala, apirila amaieran 3.252 langabe zeuden gure ibarrean, hilabete hasieran baino 208 langabe gutxiago.

Iazko azarotik ez da Debagoienean hain datu onik egon, eta Hego Euskal Herriko datuekin gertatzen denaren kontra, iazko apirilean baino emaitza hobeak dira aurtengo apirilekoak. Langabezia tasari dagokionez, %10,50ean kokatu da.

Herriz herrikako datuak aztertzen jarrita, Antzuolan eta Leintz-Gatzagan kenduta, gainerako herri guztietan egin du behera langabe kopuruak. Aipatutako bi herri horietan kopurua mantendu egin da.

Langabezia tasari dagokionez, Elgetak du tasarik baxuena, %4,88. Tasarik altuena handiz, Arrasatek du, %11,76.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan ere, behera egin du langabeziak: 176.672 langabe zeuden apirila bukaeran, hilabete hasieran baino 5.206 lagun gutxiago.

 


Langabe kopurua
Langabezia tasa
Antzuola 99 (=)
%10,88
Aretxabaleta
341 (-29)
%10,57
Arrasate
1.361 (-117)
%11,76
Bergara 752 (-22)
%10,48
Elgeta 24 (-8)
%4,88
Eskoriatza 215 (-17)
%10,34
Leintz-Gatzaga 12 (=)
 %9,02
Oñati 448 (-15)
%8,29
DEBAGOIENA  3.252 (-208)
%10,49

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak