AP-1en irekierarekin, autobus zerbitzuak gehituko dituzte

Usoa Agirre 2009ko mai. 20a, 15:22
AP-1 irekitzen denean nabarmen gehituko dira Eibar, Bergara eta Arrasate eta Gasteiz arteko autobus zerbitzuak. Ekainaren 1etik aurrera jarriko dira martxan zerbitzu horiek. Astelehenetik larunbatera 19 zerbitzu eskainiko dira guztira Eibar eta Gasteiz artean, Bergara eta Arrasatetik barrena. Arrasate eta Gasteiz arteko linean ere gehitu egingo dira zerbitzuak; 29 izango dira egunero.

Eibar-Bergara-Arrasate-Gasteiz

Astelehenetik larunbatera 19 zerbitzu eskainiko dira guztira Eibar eta Gasteiz artean, Bergara eta Arrasatetik barrena. 15 zerbitzu eskainiko dira AP-1 autobidetik eta beste 4 zerbitzu GI-627 errepidetik. Bergara eta Gasteiz arteko zerbitzu kopurua, egun 6 zerbitzu izatetik 19 izatera pasatuko da. Domeka eta jaiegunetan 4 zerbitzu egongo dira.

Arrasate-Gasteiz-Arrasate

Astelehenetik ostiralera Arrasatek 29 zerbitzu izango ditu egunero, autobus bat 30 minuturo; horietatik 15 AP-1etik egingo dira eta 14 errepidetik, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan geldituz. Domeka eta jaiegunetan 13 zerbitzu eskainiko dira. Gasteiz eta Arrasate artean 30 zerbitzu eskainiko dira egunero astelehenetik zapatura, eta 13 domeka eta jaiegunetan.

Donostia-Gasteiz-Donostia AP-1 autobidetik

Ekainaren lehen egunetik aurrera, bi noranzkoetan martxan jarriko diren 17 zerbitzuek zuzenean lotuko dituzte bi hiriak astelehenetik egubakoitzera autobidea erabiliz. Zapatuetan 16 zerbitzu eskainiko dira bi noranzkoetan eta 15 domeka eta jaiegunetan.

Txartel Bakarrarekin ordaintzea

Lurraldebuseko txartelarekin ordaindu ahal izango dira zerbitzuak. Txartelarekin, Donostia eta Gasteiz arteko zerbitzuaren kostua 5,64 € izango da, eta Arrasate eta Gasteiz artekoarena 2,04 €.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak