AP-1en irekierak onurak eragingo ditu Arabako ekonomian, Debagoienari esker

Usoa Agirre 2009ko api. 23a, 13:45
Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak AP-1ek duen eragin sozioekonomikoaren gaineko ikerketa egin du. Horretarako Debagoieneko 507 herritarri eta AP-1 autobidearen inguruan dauden 104 enpresari egin zitzaizkien inkestak 2008ko maiatzean. Inkesta horien arabera, AP-1en irekierak onurak eragingo ditu Arabako ekonomian.

Enpresak

Inkesta horretan, Debagoieneko enpresen %51,3ak esan zuen autobidearen irekierak Araban negozio aukera berriak sortuko zizkiela eta %7,6 interesatuta leudeke Arabako industri-guneren batean negozioa jartzeko.

Herritarrak

Herritarren artean egindako inkestan ere datu positiboak daude Arabako ekonomiari dagokionez. Hamar biztanletik lauk adierazi zuten autobidea zabaldutakoan bidaia gehiago egingo zituztela Gasteizera. Urteko gastuari dagokionez, oraingo batazbestekoaren (12,43 bisita urteko) gainetik Arabara egiten den bisita gehigarri bakoitzak 1,5 milioi euro gehiagoko gastua suposatzen du. Kontuan hartuz gero urtean hiru bisita gehiago egingo lituzkeela bakoitzak, gastua 6 milioi euro gehituko litzateke, gaur egungoaren (54,3 milioi euro) %11.

Ikerketaren dokumentuak

Hemen dituzue ikerketaren laburpena (pdf dokumentua, gaztelaniaz) eta txosten osoa (pdf dokumentua, gaztelaniaz).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak