AP-1: Eskoriatza-Arlaban zatia apirilean irekiko dute

Eskoriatza eta Arlaban bitarteko AP-1 autobidearen zatia apirilaren lehenengo egunetan irekiko dute. Horixe eman dute ezagutzera gaur Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Izan ere bi Diputazioek adostu dute Eibar-Gasteiz autobidea bukatzeko falta diren bi zatiak irekitzeko egutegia.

Bi Diputazioek adostutako egutegi horren arabera, beraz, Eskoriatzatik Arlabanera doan tramua Aste Santurako irekita egongo da. Arrasate eta Eskoriatza bitarteko zatia, berriz, hilabeteko atzerapenarekin irekiko dutela iragarri dute. Izan ere, orain dela aste batzuk Apotzaga aldean lurjausi bat gertatu zen eta horrek ekarriko du Arrasate eta Eskoriatza bitarteko zatia ekainera arte ez zabaltzea.

Dena dela adierazi dute Eskoriatza eta Arlaban bitarteko zatia irekitzen denetik AP-1 osoa ireki arte, zati hori, hau da, Eskoriatzatik Arlabanera doana doan izango dela.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.