Bi Diputazioek adostutako egutegi horren arabera, beraz, Eskoriatzatik Arlabanera doan tramua Aste Santurako irekita egongo da. Arrasate eta Eskoriatza bitarteko zatia, berriz, hilabeteko atzerapenarekin irekiko dutela iragarri dute. Izan ere, orain dela aste batzuk Apotzaga aldean lurjausi bat gertatu zen eta horrek ekarriko du Arrasate eta Eskoriatza bitarteko zatia ekainera arte ez zabaltzea.
Dena dela adierazi dute Eskoriatza eta Arlaban bitarteko zatia irekitzen denetik AP-1 osoa ireki arte, zati hori, hau da, Eskoriatzatik Arlabanera doan izango dela