AP-1: maiatzaren 21ean zabalduko dute Arrasatetik Eskoriatzarako zatia

Usoa Agirre 2009ko mai. 7a, 12:35

Eibartik Gasteizerako autobidea osorik zabaltzeko 6,4 kilometro falta dira, Arrasatetik Eskoriatzarako zatia, hain zuzen ere. 'El Correo' egunkarian argitaratu dutenez, AP-1en azken zatia egiten ari diren enpresek 10 egun baino gutxiagoan bukatu behar dituzte lanak; maiatzaren 15a baino lehen. Hala, egunkari horri Bidegik baieztatu dio maiatzaren 21ean zabaltzeko asmoa dutela falta den zatia. Bidegirekin harremanetan jarrita, ez dute ez gezurtatu ez egiaztatu datu hau.

Eskoriatza eta Arrasate arteko autobide zatian Apotzagako tunel ondoan izan diren lurjausiek sortu dituzte azken atzerapenak.

Maiatzaren 21etik aurrera Eibartik Gasteizera joateko –46 kilometro– erabiltzaileak 25 minutu beharko ditu, eta prezioa zehaztu gabe badago ere, 5,5 euro ingurukoa izango da.

Bergaratik Arrasaterako zatia itxita aste bukaeran

Hurrengo asteburuan bidea itxi egingo dute 133, 500 (Bergara hegoa) eta 130, 500 (Arrasate) puntu kilometrikoen artean. Horrek aukera emango du Arrasateko lotunearen eta eraikitze fasean dagoen Arrasate-Eskoriatza bide-zatiaren lotura egiteko. Lanok hurrengo egubakoitzean hasiko dira, maiatzak 08, 22:00etan eta domekan amaituko dira, maiatzak 10, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak