AP-1 autobidean igarri da ibilgailuen gorakada udan

Maider Arregi 2010eko irailaren 1a

Bidegik jakinarazi duenez, udan AP-1 autobidea aukeratu dutenak asko izan dira. Hain zuzen ere, Gasteizko noranzkoan %18'9an egin du gora trafikoak. Eibarreko noranzkoan, berriz, %75. Guztira, 760. 000 ibilgailu pasa direla azaldu dute.

Bidegitik azaldu dutenez, AP-1ak, errepideko joan etorrien ohiturak aldatu ditu eta udaran askok aukeratu dute autobidea bidaiatzeko bestelako errepide sareak alde batera utzita. Izan ere, autobide hau Europa eta Iberiar penintsula lotzen duen gerriko sendoa bilakatu da. Hala, atzerritarren joan etorrian oinarri izan da udan AP-1 autobidea.

Eibar-Gasteiz autobidea

Orain urtebete zabaldutako AP-1 autobideko trafikoak nabarmen egin du gora. Gasteizko noranzkoan %18'9an egin du gora trafikoak udan. Eibarreko noranzkoan, berriz, %75. Guztira, 760. 000 ibilgailu pasa direla azaldu dute Bidegitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak