AP-1 autobideak bi zerbitzugune izango ditu bailaran: Arrasaten eta Eskoriatzan

Mireia Bikuña 2008ko mar. 5a, 18:41

Arrasatekoa Oxina baserriaren ondoan kokatuko dute, hain zuzen, 17,750 puntu kilometrikoan, eta Eskoriatzakoa, berriz, 24,950 puntu kilometrikoan, Uztarreta izeneko gunean. Gainera, Foru Aldundiaren erabakiz, Repsol enpresak ustiatuko du Oxinalde zerbitzugunea datozen 20 urteetan. Bestalde, Arrasateko zerbitzuguneak 22.184 metro koadro izango ditu, eta Eskoriatzakoak, 6.000 metro koadro.

Aldundiak jarritako baldintzetan zehazten denez, zerbitzuguneak, gasolindegiaz gain, beste hainbat zerbitzu izan behar ditu: lubrifikatzaileak, erradiadoreendako likido hoztailea, pneumatikoendako airea, ura, autoendako osagarriak, telefonoa eta Interneterako sarrera eta komunak, besteak beste. Gainera, zerbitzua 24 ordukoa izango da, astelehenetik domekara.
Eskoriatzan, 24,950 puntu kilometrikoan kokatuko den zerbitzugunean, Oxinalden emango diren zerbitzuak egongo dira erabiltzaileen eskura. Uztarretako gunea baina, 6.000 metro koadrokoa izango da.
AP-1 autobideko bi zerbitzuguneetan emango diren gutxieneko zerbitzuek libre uzten duten tokiaren arabera, beste zerbitzu batzuk jar daitezke: kafetegia eta autoendako eta kamioiendako aparkaleakuak, besteak beste.

Urte bukaerarako amaituta

2007ko abenduaren 15ean Eskoriatzan egondako lur-jausien ondoren, urte bateko atzerapenaz zabalduko dute AP-1 autobideko Gipuzkoako zatia. Tarte horretan hiru bidesari egongo dira: Eskoriatzan, Etxebarri-Ibiñan eta Lukun. Bestalde,  ia bukatuta dago Eibar-Gasteiz autobideko Arabako zatia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak