AP-1 autobidea itxiko dute gauez, uztailaren 6tik 9ra bitartean

Usoa Agirre 2009ko uztailaren 6a

Autobidea itxita dagoen bitartean segurtasun taldeek ariketa praktikoak egin ahal izango dituzte autobideko tuneletan.

Uztailaren 6tik (astelehena, 22:00etan) uztailaren 7ra (asteartea, 06:00etan)

  • Isuskitzako tunela itxiko da (Eibarrera doan galtzada). Desbideratzea "by pass" bitartez egingo da.


Uztailaren 7tik (asteartea, 22:00etan) uztailaren 8ra (asteazkena, 06:00etan)

  • Zarimuzko tunela itxiko da (Eibarrera doan galtzada). Desbideratzea "by pass" bitartez egingo da.


Uztailaren 8tik (asteazkena, 22:00etan) uztailaren 9ra (osteguna, 06:00etan)

  • Lukuko tunela itxiko da (Gasteizera doan galtzada). Desbideratzea "by pass" bitartez egingo da.


Uztailaren 9tik (osteguna, 22:00etan) uztailaren 10ra (ostirala, 06:00etan)

  • Eskoriatza eta Luku arteko zatia itxiko da (bi galtzadetan). Ordezko bidea: GI-627

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak