AP-1eko Arrasate-Eskoriatza zatia 2006an hasi ziren eraikitzen, 6,3 kilometro luze da, eta 100 milioi euro baino gehiagokoa da kostua. Foru Aldunditik adierazi digutenez lan horiek amaitzear daude.
Arbizelai (560 metro) eta Basagoiti (260 metro) zubibideak eraiki dira, eta Gurutzetxiki (8.700 metro), Apotzaga (330 metro) eta Izurieta (260 metro) tunelak egin dira.