AP-1: apirilaren 6an zabalduko dute Eskoriatzatik Lukura arteko autobide zatia

Usoa Agirre 2009ko mar. 25a, 16:43
Azkenean zehaztu dute noiz irekiko duten Eskoriatzatik Lukura arteko autobide zatia: apirilaren 6an izango da, astelehena, Aste Santuko jaien bezperan.

10,8 kilometroko tartea da zabalduko dutena. Zati horretan azpimarratzekoa da Izuskitzako tunela (3.415 metro), Euskadiko luzeena. Tunel horrek hiru minututan lotzen ditu Araba eta Gipuzkoa. Zarimutzekoa da tarte horretan zeharkatzen den beste tunela (500 metro).

Bestalde, Marin (100 metroko altuera, erdiko zutabean), Zarimutz, Mazmela, Apotzaga eta Uztarretako zubi-bideak ere zeharkatzen ditu autobideak ia 11 kilometro horietan.

Beste zatia, ekainerako

Arrasate eta Eskoriatza arteko autobide zatia ekainerako irekiko dute. Hala, Eibar-Gasteiz autobidea oso-osorik zabalik geratuko da. 1998an hasi ziren eraikitzen gure bailara zeharkatzen duen autobidea.

Autobide guztia zabaldu bitartean, doan izango da autobidea Gasteizetik Eskoriatzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak