Anzaren aldeko elkarretaratzeak debekatu ditu Herrizaingo Sailak

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 17a

Jon Anzaren heriotzagatik protesta egiteko biharko, eguena, deitutako elkarretaratzeak debekatu ditu Herrizaingo Sailak. "Terrorismoa goratu ez dadin eta ordena publikoa babesteko" hartu du Herrizaingo Sailak erabakia.

Ekimen horretan delituak egin daitezkeela uste du Aresek zuzentzen duen Sailak. Hain justu, deialdia egiten dutenek "Anzaren heriotza hilketa" izan dela esaten dutela eta horren erantzule Espainiako segurtasun indarrak jotzen dituztela esan du Herrizaingo Sailak ohar batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak