Antzuola eta Elgetako udalek bat egin dute Aldundiaren Kudeatuz programarekin

Usoa Agirre 2010ko uzt. 23a, 11:03
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EUDELen arteko lankidetza programa da Kudeatuz, bi helburu dituena: alde batetik, herrietako gobernu sistemak hobetzeaz hausnarketa egitea; eta beste aldetik, Gipuzkoako herrietan herritarren partaidetzako prozesuak bultzatzea. Datozen hilabeteetan inkestak eta azterketak egingo dira Antzuolan eta Elgetan udal ekimenei eta proiektuei buruz herritarrek duten iritziaren berri jakiteko.

Herri bakoitzean aurkeztutako proiektu eta helburuak:

Antzuola

  • Parte-hartze esperientzia: Antzuolako etorkizuneko armarria/sinbolo/irudiaren bidean, gaur egungo antzuolarren baloreak definitu eta adostu.
  • Hiritarren adostasun mailaren ebaluaketa: Zer botatzen duzu faltan eta zer soberan Antzuolan? (Kultur egitasmo, azpiegitura, komunikazioak….)

Elgeta

  • Parte-hartze esperintzia: Elgeta 2020, etorkizunera begira.
  • Hiritarren adostasun mailaren ebaluaketa: Udala eta udal zerbitzuen gainean elgetarrek duten iritzia jasotzea.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak