Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Angiozar eta Elgeta artean, zuhaitz bat errepidera erori da eta auto batek jo egin du. Momentuotan, karril bat itxita dago eta txandaka ari dira paso ematen ibilgailuei. Elgetatik Eibarrera bidean ere karril bat moztu dute; kasu horretan, lur-jauzi baten eraginez. Kontuz gidatzea gomendatzen da, beraz, bi puntu horietan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!