Anbulatorioak zapatuan itxita: ohi baino jende gehiago izan zen ospitaleko larrialdietan

Goiena 2010ko eka. 21a, 17:03
Osakidetzak zapatu goizetan Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Oñatiko anbulatorioak itxi eta kontsultak Bergarako anbulatorioan eta Arrasateko Ospitalean zentralizatzea erabaki zuen aurreko hilabetean. Zapatu honetan neurria martxan jarri dute eta ohi baino jende gehiago hurbildu zen Debagoieneko Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara.

Ospitaleko guardiako ikuskatzaile Belen Balzategik adierazi du ohi baino jende gehiago joatea aurreikusten zutela eta hori horrela, pediatra bat eta sendaketak egiten dituen erizain bat ekarri zituztela, larrialdi zerbitzuek edozein egunetan bezala funtzionatu zezaten.  

Zapatu goizean normalean baino haur gehiago izan ziren Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan, baina hala ere, orokorrean, goiza lasai izan zela adierazi dute.

Gainerako anbulatorioak itxita zeudela jakinda, erabiltzaile gehienek pazientziaz itxaron zuten euren txanda iritsi arte. Dena dela, askok uste dute anbulatorioen itxierarekin larrialdi zerbitzuen kalitateak behera egingo duela.

Pasa den zapatua ibarreko anbulatorioak itxi zituzten lehena izan zen, ikusi egin behar neurriak onurak edo kalteak ekarriko dituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak