Igoera ikusgarria egin zuen Didier Zagok Anbotoko igoerako bigarren edizioan. Lasterkari afrikarrak ere animatu ziren proban parte hartzera. Didier Zagok, baina, erakustaldia egin zuen, eta marka berria ezarri. Bigarrena izan zen Jessed Hernandez eta hirugarrena Agusti Roc. Debagoiendarren artean, zortzigarrena izan zen Zuhaitz Ezpeleta, lau minutura.
Emakumezkotan, berriz, Oihana Kortazarrek berriro erakutsi zuen gorputzaldi oso onean dagoela, eta 20 emakumeren artean nabarmendu zen. Elgetakoak igoera ederra egin zuen, 49:41eko marka ezarrita. Hala, garaipen horrekin euskal selekzioko korrikalariak ekaineko bigarren lorpen garrantzitsua erdietsi zuen.